Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fluoreszeina

iz. Kim. Trifenolmetanoaren eratorria den ftaleinen taldeko koloregaia (C20H15O5). Resorzina azido ftalikoarekin 200° C-tan berotuz lortzen da. Kolore hori-laranja duen hautsa da. Lixiba alkalinoetan ongi urtzen da, eta disoluzio horrek fluoreszentzia berde nabaria du. Hidrografoek askotan erabiltzen dute fluoreszeina disoluzioen tasun hori lurpeko ibaien nondik norakoak aztertzeko. Eosinak eta eritrosinak lortzeko lehengaitzat erabiltzen da, eta antiseptiko gisa erabiltzen den merkurokromoa ere fluoreszeinatik lortzen da.