fluoreszente
izond. Fis. eta Kim. Fluoreszentzia duena. v Argi fluoreszentea. Gorputz fluoreszenteek igortzen dutena. v Lanpara fluoreszentea. Beirazko hodi luze bat da barrualdetik gai fluoreszente batez erabat estalia. Hodi barruan merkurio lurrunak eta gas noble gutxi batzuk izan ohi dira oso presio txikian. Hodiaren bi ertzetan elektrodo bana dago, eta bien artean argia igortzen duten deskarga elektrikoak eratzen dira korronte elektrikoa pasatzean. Hodi barruko gai fluoreszenteak deskarga horien irradetako batzuk (ultramoreak batez ere) jasotzen ditu eta berehala argia ematen du. Hodiaren barrualdean estaltzeko erabiltzen den gai fluoreszentea nolakoa den, hainbat koloretako lanparak egiten dira.