Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fleurieu, Pierre Claret

Itsasgizon eta politikari frantsesa (Lyon, 1738 - Paris, 1810). Segundoak kontatzen zituen itsas erlojuaren asmatzaile (1769) eta armategietako zuzendari nagusi (1776) izan zen. Estatu Batuetako Askatasuneko gerrateko itsas ekintzetako plangintza prestatu zuen, eta ondoren La Pérouse-ren bidaiako aginduak. Itsas Arazoetako Ministro izan zen (1790-91); gero, 1789ko iraultzako Izu Handiaren garaian atxilotua izan zen. Zaharren Kontseiluko kide izan zen Fruktidor-eko 18a arte, eta Estatuko Kontseilari eta Tuileries-eko gobernari gero.