Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fleming, Victor

Estatu Batuetako zinemagilea (Pasadena, 1883 - Phoenix, 1949). D. Fairbanks-ekin eta Griffith-ekin hasi zen zinema lanean; zinema zuzendari gisa 1919an egin zuen lehen lana. Arrakastarik handiena izan zuten bere obren artean, aipatzekoak dira: Altxorraren uhartea (1934), Ozeko magoa (1939), eta Haizeak eramana (1939), famatuena.