Fleming, Ian Lancaster
Ingeles idazlea (1908-1964). Itsas armadaren informazio zerbitzuan lan egin zuen (1939-45); kazetari izan zen (1945 - 49) eta gero espioitza eleberriak idatzi zituen; horietako gehienek, gero zineak ospetsu egin duen James Bond dute protagonistatzat. Obra nagusiak: Dr. No (1958), Thunderball (1961), The Spy who Loved Me (1962, Maite ninduen espioia); Room 3603 (1963, 3603 zenbakiko gela); You Only Live twice (1964, Bi aldiz baino ez da bizitzen); On his Majesty’s secret; The Man With the Golden Gun (1965, Urrezko pistola duen gizona).