Fleming, Sir Alexander
Eskoziar sendagile eta bakteriologoa (Lochfield, 1881 - Londres, 1955). 1922. urtean lisozima, gorputzean den gai bakterio-hiltzailea, aurkitu zuen, eta 1928an Penicillium notatum onddoak bakterioak hiltzeko (estreptokokoak batez ere) duen gaitasuna. Chain eta Floreyrekin batera, penizilina kimikoki bakartzea lortu zuen, eta era horretan industrialki ekoiztu ahal izan zen. Bere lanak Journal of experimental pathology-an eman zituen argitara, 1929. urtean. 1945. urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Chain eta Floreyrekin batera.