Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

flauta

iz. Haizezko musika tresna, zulo batzuk dituen hodi batez eratua.  v  Zurezko musika tresnen familiakoa da, baina zilarrezkoak edo urrezkoak ere izaten dira. Punta batean duen zulo batean ufatuz jotzen da, eta beste puntan dituen zuloak estaliz edo irekita utziz ateratzen dira notak. Era askotako flautak dira, baina flauta gozoa eta zeharkako flauta dira ezagunenak.