Flaxman, John
Eskultore, diseinatzaile eta grabatzaile ingelesa (York, 1735 - Londres, 1826). Romneyrekin eta Blakerekin bat egin zuen, eta erliebeak eta dominetako erretratuak egin zituen. Erroman egin zuen egonaldi batean Winckelmann-en teoria neoklasikoen eragina izan zuen. Europa osoan ospe handia izan zuen eta monumentu askotan egin zuen lan (Nesolnen hilobia Westminstergo abatetxean). Ontzi grekoetatik hartu zituen gaiak Iliada-ren eta Odisea-ren argitalpenak apaintzeko (1793).