Flavio Josefo
Historialari judua (Jerusalem, 37 - Erroma, 100 aldera). Apaiz familiakoa zen, farisearren aldekoa. 66an juduek Erromaren kontra egin zuten matxinadan parte hartu zuen. Erromatarrek egin zuten sarraskitik bizirik atera zen, eta Vespasianoren adiskide egin zen. Enperadore izango zela iragarri zion Vespasianori, eta hark askatasuna eman zion. Bere babeslearen ohoretan Flavio deitura harturik, Titoren interpretari gisa erromatarren sailetan hartu zuen parte Jerusalemgo setioan (70. urtea). Haren obren artean, bere buruaren apologia egiteko idatzi zuen autobiografiaz gainera, aipatzekoa da Juduen gerra (jatorriz arameieraz idatzia), Contra Apionem liburua, judu herriaren antzinakotasuna eta juduek historiaz zuten historiaren ideia aldezteko idatzia, eta batez ere Juduen antzinatea, bertan ematen baita Jesus bizi izan zela lekukotasuna.