Fieschi, Gian Luigi
Lavagnako kondea (Genoa, 1523 - Genoa, 1547). Il Giovanne «Gaztea» deitua. Hasieran Frantzisko I.a, eta ondoren Piacenzzako dukea eta Paulo III.a Aita Santua laguntzaile zituela, Andrea Doria makurrarazten saiatu zen. Bera hiltzeak hutsean gerarazi zuen errukirik gabe zapaldu zen matxinada. Orduan, fieschitar batzuek Frantzian aurkitu zuten babesa eta frantses egin ziren, izena ere frantsestuz. Matxinada horren historia Retz kardinalak kontatu zuen, eta Schillerren drama bateko gai izan zen.
- fier
- Fieravanti, Aristotile
- fierki
- fiertu, fier, fiertzen
- fiertze
- Fieschi, Gian Luigi
- Fiesole
- Fife
- Figalia
- Figaro
- Figarol