Fieravanti, Aristotile
edo Aristotile da Bologna. Italiar arkitekto eta ingeniaria (Bolonia, 1415 - Mosku, 1586). Boloniako “Campanazzo” delakoa egin zuen (1459). Sforza familiarentzat lan egin zuen, eta eraikuntza hidraulikoak egin zituen. Hungarian Danubion zubi bat eraiki zuen (1467), eta gero Moskun Kremlingo eraberriketan lan egin zuen; han Amabirjinaren heriotzaren Eliza eraiki zuen (1476-1479).
- Field, John
- Fielding, Henry
- Fields, John Charles
- fieltro
- fier
- Fieravanti, Aristotile
- fierki
- fiertu, fier, fiertzen
- fiertze
- Fieschi, Gian Luigi
- Fiesole