Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fenomenologia

iz. Fil. Edmund Husserl filosofoak sortutako filosofia sistema eta metodoa. Egia eta itxura, zentzumenek hautematen dutena, bereizten dira fenomenologian; kontzientziaren datuak aztertuz esperientziaz jasotako fenomenoen berri jakitea eta fenomenoen deskribapena (ahalik eta zehatzena eta garbiena) egitea dira fenomenologiaren xedeak; azterketa horri esker ezagut daitezke fenomenoaren esentziaren eta fenomenoen arteko loturak. Husserl-ek Brentanoren psikologia enpirikoa oinarri hartuta eratu zuen metodo hau, eta fenomenologia izan da Heidegger-en metafisika existentzialistaren funtsa.