fenotipo
iz. Genet. Organismo batean ikus daitezkeen ezaugarri morfologikoen eta fisiologikoen multzoa. Beste era batean esanda, kanpoaldera izaki bizidunarengan azaltzen diren eta geneek kontrolatzen dituzten itxurazko herentzia ezaugarrien multzoa. Genotipoak izaki bizidun bakoitzaren gene multzo osoa hartzen du; fenotipoak, berriz, kanpoaldera azaltzen direnak bakarrik hartzen ditu, eta azalpen hori ingurumeneko faktoreek muga dezakete.