fenolftaleina
iz. Kim. Ftaleinen taldeko kolore emailea. Uretan urtzen den hauts zuria da. Disoluzio alkalinoetan kolore gorria emanez urtzen da eta disoluzio azidoetan kolore gabea da. Hori dela eta azidotasun maila (pH) adierazteko erabiltzen da analisi kimikoetan. Heste aringarri diren sendagaietan ere oso erabilia da. Fenolak anhidrido ftalikoarekin erreakzionaraziz lortzen da.