Filipe Ia Ederra
Herbeheretako erregea 1482-1506 bitarteko urteetan eta Gaztela eta Leongo erregea 1504-1506 urteetan (Brujas, 1478 - Burgos, 1506). Habsburgoko Maximiliano I.a Austriako artxiduke eta Alemaniako enperadorearen, eta Burgundiako Maria, Karlos Ausartegiaren alaba bakarraren semea zen. Espainiako Karlos I.aren eta Alemaniako V.aren oinordekotza prestatu zuen. Errege Katolikoen alaba Joana Eroarekin ezkondu zen 1496. urtean. Bere emazte Joanak eromenaren seinaleak ematen zituela eta, Elisabet erreginak Aragoiko Fernando bere senarra izendatu zuen testamentuan Gaztela eta Leongo errege ahaldun, Karlos I.a heldutasunera iritsi arte.