Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fedro

(Lat. Caius Julius Phaedrus edo Phaeder) Alegia idazle latinoa, Augustoren libertoa (Mazedonia, K.a. 15 - K.o. 50). 93 fabula idatzi zituen bost liburutan banatuak, Nicola Perotti Errenazimentuko jakitun italiarrak haren kontura jartzen dituen beste 32 kontuan hartu gabe. Alegia hauetatik batzuk Esopori hartuak dira, beste batzuk, berriz, berak asmatuak. Bertso arinetan idatziak dira eta irakasbide morala izaten dute; batzuetan aipamen politikoak ere egiten ditu ausardiaz.