Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

feaziar

(Gr. Phaiakes) Mit. Antzinako grekoen artean, Eskeriako uhartean (Korzira, gaur Korfu) bizi izan omen zen ustezko herri bateko kidea; herri horri dagokiona. Homerok Alzinoo feaziarren erregea aipatzen du Odisea liburuan; Ulisesi ostatu eman ziola esaten da bertan. Ez da aurkitu herri haren aztarna arkeologikorik.