Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fazies

iz. Geol. Sedimentazio harrien paleontologia eta litologia ezaugarrien multzoa, harri horiek sortu ziren ingurumenaren baldintzak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera ematen duena.  v  Faziesak aztertzeko ezaugarri makroskopikoak (fazies) edo mikroskopikoak (mikrofazies) har daitezke kontuan. Horrez gainera, litofazies-ak eta biofazies-ak bereizten dira; faziesen azterketa litografia ezaugarriak kontuan hartuta egiten denean esaten zaio litofazies, eta paleontologia ezaugarriak kontuan hartzen direnean, berriz, biofazies. || Orogenia indarren eraginpean harriek hartzen duten egitura.  v  Med. Eri dagoenaren aurpegikera, zenbait eritasunen ezaugarri berezia dena. Eritasun bakoitzak fazies desberdina izaten du ezaugarri; kolerak jotako eriek adibidez, ezpain eta betazal urdinxkak izaten dituzte eta larruazala lehor zakarra; sabelaldeko eritasunak dituztenek sudur zorrotza, goiko ezpaina goruntz altxatua eta enoftalmia (begiak barnera sartuak) izaten dute; hil zorian daudenek, berriz, sudur zorrotza, larruazala zurbila eta zimurtua, eta enoftalmia izan ohi dute.