Faysal II
Irakeko erregea 1939-1958 bitarteko urteetan (Bagdad, 1935 - Bagdad, 1958). Faisal I.aren biloba. Errege egin zuten Rhazi I.a bere aita ezbeharrez hil zenean (1939), Abd Allah bere osaba erregeorde zela. Rashid Alik jo zuen estatu kolpearen ondoren (1941), amak erbestera eraman zuen. 1953an Irakera itzuli ondoren, erregetza hartu eta Irak eta Jordaniako errege hatxemitek osaturiko Batasun Arabiarreko buru bihurtu zen, Errepublika Arabiar Batuari aurre egitearren (1958). 1958ko Irakeko iraultzaren ondoren, aginpidetik kendu eta hil egin zuten.