Fayyum, Al
Egipto Garaiko probintzia, Nilo ibaiak zeharkatzen duen mendiarteko zokogune batean (43 m itsas azalaren azpian). 1827 km2 eta 1.495.000 biztanle (1985). Hiriburua: Madinat-al-Fayyum (145.000 biztanle, antzinako Krokodilopolis). Nekazaritza (garia, kotoia, fruituak). Garrantzi handiko papiroak aurkitu ziren bertan. Krokodilo burua zuen Sobk jainkoa gurtzen zuten bertan.