Faros
(Gr. Pharos) Antzinako Egiptoko uhartea, Alexandriatik hurbil. K.a. 285. urtean, Ptolomeo II.a Filadelfok 1.300 metroko kai luze batez lotu zituen uhartea eta Alexandriako hiria. Ondoren, Knidoko Sostratoren zuzendaritzapean, 135 metroko marmolezko dorre bat eraiki zen, hiru mailetan banatua, eta goialdean sua gauero piztu zedila agindu zuten, itsasontziek porturako bidea aurki zezaten. Antzinakoek munduko zazpi gauza miragarrien artekotzat zuten dorre hura. Lurrikara batek amildu zuen 1302an.