Fallada, Hans
(Rudolf Ditzen, benetako izena) Alemaniar idazlea (Greifswald, 1893 - Berlin, 1947). Lehen obretan espresionista izan zen, ondoren zenbait eleberri “sozial” idatzi zituen estilo naturalistan: Bauern, Bonzen und Bomben (1931, Nekazariak, bonzoak eta bonbak, nekazariek 1928-1929 bitarteko urteetako krisialdian egin zituzten matxinadez), Kleiner Mensch, was nun? (1932, Gizontxo, orain zer? Berlingo jende xumearen bizitza). Nazien garaia eta gerra bukatu ondoren, nazien aurka oldartu zen familia baten historia argitaratu zuen Falladak: Jeder stirbt für sich selbst (1947, Bakarrik hil ohi da norbera).