Faliero, Marino
Italiar politikaria. (Venezia, 1274 - 1355). Veneziako Hamarren Kontseiluko lehendakaria izan zen (1320-1327). 1354ean Dux hautatu zuten; herriaren laguntzarekin patrizioen gobernuaren kontra jo zuen, baina preso hartu eta hil egin zuten. Haren heroi jokabidean oinarritu ziren Byron (1820, Marino Faliero drama), Hoffmann (1821, Marino Faliero ipuina), Casimir Delavigne (1829, Marino Faliero tragedia), eta Swinburne (1885).