Falange Española. (Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista)
Espainiako erakunde politiko ultranazionalista, Jose Antonio Primo de Riverak 1933an sortua. Italiako faxismoaren eraginez sortu zen, eta kapitalismoa eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. 1934ean, bat egin zuten Falange Española eta JONS (Juventudes Obreras Nacional Sindicalistas) erakundeek, uztarria eta geziak sinbolotzat harturik. Helburuak 26 puntutan laburbilduak zituen: aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; giza banakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzetsi eta enpresak nazionalizatzeko joera ziren ideologiazko puntu nagusiak. Garrantzi handiko papera izan zuen Falange Españolak 1936ko matxinadan. Hala, gerran 150.000 falangista borrokatu ziren Francoren gidaritzapean. 1937an Espainiako alderdi bakar izendatu zuen Francok, bera zela buru. Gerra ondoren Falangeko kide izatea nahitaezko bihurtu zen politikan aurrera egiteko, baina pixkanaka hasierako ideologiatik urrundu zen, batez ere 40. eta 50. urteen ondoren. Franco hil zenean (1975), eta ordurako beste “elkarte politikoak” bazirelarik, Falangea indargabetua zegoen; 1977an deuseztatu zen.
- faktore
- faktorial
- faktura
- fakula
- fakultate
- Falange Española. (Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista)
- falanje
- falanjerido
- falanjero
- falansterio
- falaropodido