Fagoaga, Jean
Lapurtar sendagile eta politikaria (Sara, 1928). Bordeleko fakultatean ikasi zuen medikuntza. 1947tik 1957ra xisterako pilotari profesionala izan zen. 35 urtez medikuntzako lanetan jardun zuen Donibane Lohizunen, jubilatu zen arte. Telesforo Monzon hil ondoren iheslarien laguntzarako Anai Artea elkargo humanitarioaren lehendakari izendatu zuten. Sarako alkatea izan da 1971-1997 urteetan. 1995etik aurrera Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde da Iparraldean.