Euskaldunon Egunkaria
Euskaraz argitaratzen zen egunkaria. 1990eko abenduaren 6an kaleratu zen lehen alea. Euskal Herri osoan zabaltzen zen eta 16.000 ale banatzen zituen egunero batez beste. Euskaldunon Egunkaria Euskal Herri osoko euskaltzale askoren ekimenari esker sortu zen eta euskara hutsean argitaratzen zen bigarren egunkaria izan zen (lehena Eguna izan zen, 1937ko urtarrilaren 1etik ekainaren 19ra kaleratu zena). Ideologia guztiei zabaldua zen eta euskaldun orok eguneroko prentsa idatzia euskaraz izatea zen helburu nagusi. 2003an Juan del Olmo epaileak egunkaria ixteko eta Egunkariako zuzendaritzako hainbat kide atxilotzeko agindu zuen, ETAren kontrolpeko enpresa izatea salatuta.