Europako Mendiak
Espainiako iparraldeko mendikatea, Kantauriko mendikatearen barruan, Asturias, Kantabria eta Leon artean. Kararrizko bloke handia da, Deva (ekialdean) eta Sella (mendebalean) ibai-haranen artean. Hiru zatitan dago banatua: ekialdekoa edo Andarakoa, erdialdekoa edo Bulneskoa (Naranco de Bulnes, 2.519 m; Peña Vieja, 1.623 m; Peña Cerredo, 2.648 m) eta mendebalekoa edo Covadongakoa (Peña Santa de Castilla, 2.596 m). Covadongako mendizerra edo mendialdea parke nazionala da. Europako Mendierako haranetan artoa, patata, bazkarako landareak eta fruitu arbolak aldatzen dira, eta mendialdean behi eta ardi azienda hazten da.
- Europako Ekonomia eta Diru Batasuna
- Europako Giza Eskubideen Auzitegia
- Europako Justizia Auzitegia
- Europako Kontseilua
- Europako Kontu Auzitegia
- Europako Mendiak
- Europako Nekazaritza Politika Komuna
- Europako Parlamentua
- Europar Batasunaren Ituna
- Europar Batasuneko Kontseilua
- Europar Batasuneko Zuzenbidea