Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etruria

(Lat. Etruria). Italiako erdialdeko antzinako lurraldea, Tiber eta Magra ibaien, Apeninoen eta Mediterraneoaren artean. Gaurko Toskana eta Unbria ia osoak hartzen zituen. Erromatarrek K.a. III. mendean berenganatu zuten eta K.o. IV. mendean Unbriari lotu.  v  Etruriako erreinua. Bonapartek 1801. urtean Maria Luisa Espainiako erreginaren iloba zen Luis Parmako dukearentzat sortu zuen erreinua. Erresuma Frantziari lotu zitzaion 1808. urtean eta urtebete geroago Toskanako dukerri bihurtu zen.