Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estrontzio

iz. Kim. Gai bakuna, metal horia, distira gutxikoa (Sr; at.-z. 38; at-m. 87,63). 1150° C-tako berotan irakiten du. 1790. urtean aurkitu zuen Crawford-ek eta 1808an Davy-k bakandu. Lurpean karbonatu eta sulfato egoeran aurkitzen da. Erraz oxidatzen da; azidoekin erreakzionatuz gatz ugari sortzen ditu. Kloruro urtutik lortzen da estrontzioa elektrolisiaren bidez. Bere gatzek garrei kolore gorrixka ematen diete. Estrontzioa bario karbonatuarekin nahastuta hutseko hodiak egiteko erabiltzen da. Nukleoaren fisioan sortzen den Sr-90 estrontzio mota kaltegarria izaten da, hezurrei eransten baitzaie.