Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estroboskopio

iz. Fis. Jiratzen edo mugitzen ari den gauzaki baten tartekako argitzeak egiten dituen tresna, gauzaki horren mugimendua, jiratze lastertasuna edo dardaren maiztasuna aztertzeko. Makina baten zatia, adibidez, itxuraz maltso edo geldiaraz daiteke, argitze motz eta distiratsuak eginez, mugitzen ari den zatia beti leku berean argituz gero. Argazkigintzan oso erabilgarria da laster mugitzen ari diren gauzakien argazkiak egiteko.