Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estrogeno

iz. Fisiol. Emeen hormona. Hormona izaera duten gai horiek, obulutegiek, karenak, giltzurrungaineko guruinek eta barrabilek jariatzen dituzten esterolak dira. Beraz, neurri txikian bada ere, arrek ere jariatzen dituzte. Hormona sail horrek sexu-ezaugarrien, sexu-jokaeren, obulazioaren eta antzeko beste gertakari batzuen garapena eragiten du. Estrogenorik garrantzitsuenak estradiola (emeen sexu ezaugarriak eta hilekoaren hasiera kontrolatzen ditu) eta progesterona dira. Azken horrek obulu ernaldua ezartzeko prestatzen du umetokia. Emakumearen hilekoaren zikloan gero eta estrogeno gehiago sortzen da obulaziora iritsi bitartean, eta obulazioa igaro ondoren gutxituz doa estrogeno kopurua. Hormona horiek eta antzeko beste batzuk laborategian ere presta daitezke, eta menopausia garaiko gorabeherak eta prostatako zenbait tumore tratatzeko erabiltzen dira.