Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estrepsiptero

izond. Zool. Labezomorroen antzeko eta izen bereko ordenako intsektu txikiez esaten da. Sexu dimorfismoa dute. Arrek hegalak izaten dituzte, aurrekoak txikiak eta atzekoak handiak; emeek ez dute hegalik. Abaniko itxurako antenak dituzte. Beste intsektu batzuen bizkarroi bizi dira gehienak. 170 mota eta 6 familia osatzen dituzte intsektu estrepsipteroek.