Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estrepa

iz. Bot. Zistazeoen familiako txapar landarea, adar gorrixkak, hosto estu lantza modukoak dituena, 1,50-2 m garai egiten dena (Cistus ladaniferus). Bost hostoko lore handi zuriak izaten ditu, erdialdea gorria dutenak. Mediterraneo Itsasora ematen duten lurraldeetan hazten da. Gai usaintsu bat izaten du, lurringintzan asko erabiltzen dena.  v  Estrepa zuria (Cistus populifolius). Bihotz itxurako hosto zabalak eta erdialdea horia duten lore zuri handiak ditu.