Estornés Lasa, Bernardo
Nafar idazlea eta historialaria (Izaba, 1907 - Donostia, 1999). Bere azkeneko lana memoria liburua izan zen, 1995ean argitara eman zuena: Recuerdos y andanzas de hace un siglo. Zaragozan egin zituen merkataritza ikasketak eta bertan ikasi zuen euskara. 1927an Erronkari izeneko obra eman zen argitara. Donostian jarri zen bizitzen 1929. urtean eta Eusko Ikaskuntzako bulegoko zuzendari izendatu zuten. Beñat Idaztiak argitaletxea sortu zuen 1934. urtean eta Gerra Zibila hasi zenean Frantziara jo eta bertatik abiatu zen Txileko Santiagora. Batasuna euskal kultura aldizkaria sortu eta zuzendu zuen Santiagon. 1958. urtean Txile utzi eta Donostiara itzuli zen, eta Auñamendi izeneko argitaletxea sortu zuen urte berean. Ondoren Azkue eta Aralar bildumak hasi zen ematen argitara. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco delakoa sortu zuen 1968. urtean. Obra nagusiak: Euskal Idazlasterra (1929), Sabin Euskalduna. Eusko umeei euskaraz irakurtzen erakusteko bigarren liburua (1930), Historia del País vasco (1933), Historia vasca-Euskal edestia (1935), Eneko Arista, fundador del reino de Pamplona (1959), El Ducado de Vasconia (1959), Orígenes de los vascos (lau liburuki, 1959-1966), Geografía Histórica de la lengua vasca (bi liburuki, 1960), Antología literaria vasca (bi liburuki, 1964), Historia General de los Vascos (garai erromatarra, 1964), Sobre historia y orígenes de la Lengua Vasca (1964), Errionkari iror gizon (erronkarieraz idatziriko poema, 1967). Euskaltzain urgazlea da.