estoniera
iz. Estoniako hizkuntza. Estonian eta Letoniako zenbait eskualdetan hitz egiten da estonieraz (1.200.000 hiztun). Ugro-finlandi200era hizkuntza familia osatzen du, hungariera eta finlandiera edo suomierarekin batera. Bi dialekto nagusietan banatzen da estoniera, ipar estoniera eta hego estoniera. Nabaria da bi dialekto hauen arteko aldea. Hizkuntza idatziak eta arruntak ipar-erdialdeko estonieran du oinarria. XVI. mendekoa da estonieraz idatziriko lehen testua.