estereotipia
iz. Inprimatzeko xafla, XVIII. mendean mundu osora zabaldu zena eta egunkariak inprimatzeko erabilia. Egunkariaren orrialde bateko irudiak, letrak, argazkiak eta horrelakoak denak batera molde batean ezarri (mâché paperean gehienetan) eta molde hori lehortu ondoren inprimatzeko erabiltzen da. Fotopolimeroak eta litografia xaflak hartu dute pixkanaka estereotipiaren lekua.