estereokimika
iz. Kim. Molekula baten zatiek espazioan duten ordena, molekulen forma alegia, aztertzen duen kimikaren alorra. Kekulé-k egindako lanetan oinarrituz Le Bel eta Van’t Hoff zientzialariek sortu zuten adar hau. Oinarri jakin batzuetan finkatzen da: 1) Karbonoak dituen 4 loturak tetraedro batean kokatzen dira. 2) Elementuen arteko loturak ez dira erabat finkoak eta badute mugikortasun bat. 3) Badirela optikoki elkarren alderantzizkoak ez diren isomeroak eta tasun desberdinak dituztenak. 4) Katea itxietan gertatzen diren atomo ordezkaketetan sortzen diren tentsioak.