estereoskopio
iz. Opt. Gauzakiak erliebean ikustea bideratzen duen tresna. Hurbilean dauden bi puntu desberdinetatik ikuspegi beraren bi argazki ateratzen badira eta bi argazki horiek estereoskopioan elkarren ondoan jartzen badira ikuspegi hori erliebean ikusiko da. Geologia eta geografia ikerketetan erabiltzen da asko, hegazkinetatik ateratako era horretako argazkiak estereoskopioan behatuz errazago egin baitaitezke leku bateko azterketa geologiko, geografiko eta geomorfologikoak.