Eslava Elizondo, Hilarión
Nafar musikagilea (Burlata, 1807 - Madril, 1878). Iruñean hasi zituen musikako ikasketak. Erlijiozko musika idatzi zuen nagusiki. Errege Kaperako maisu zuzendaria eta Madrilgo Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen. Obra nagusiak: Moteteak (orkestra, organo eta 8 ahotsetarako lanak), Las treguas de Tolemaida, El solitario eta Don Pedro el Cruel (operak) eta Lira Sacro Hispana (iraganeko maisuen obren bilduma). Obrarik famatuena, ordea, Miserere-a da, oraindik ere Sevillako katedralean kantatzen dena; izan ere, bera Sevillan bizitu zen luzaz. Gaceta Musical aldizkaria sortu eta zuzendu zuen eta solfeo metodo bat ere eman zuen argitara.
- Esla
- Eslaba
- eslaviar
- eslaviera
- eslavoi
- Eslava Elizondo, Hilarión
- Eslava Urra, Jose Antonio
- Eslaba, Antonio
- Eslava
- Eslavonia
- esleipen