Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eslaba

Nafarroako ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Eslava du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ezporogi, ekialdean Ezporogi eta Galipentzu, mendebalean Lerga, eta hegoaldean Uxue eta Galipentzu. Goratasuna, 536 m. 19,28 km2. 1998ko datuen arabera, 184 biztanle ditu (eslabarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVIII. mendean galdu zen. Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntzan (ardi eta ahuntz azienda) oinarritua da.  v  Historia. Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira Eslaban. Foruak Antso Azkarraren eskutik jaso zituen 1198. urtean. Karlos III.a Nobleak sortu zuen Leringo konderriko herria izan zen. Beamontarren eta agramondarren arteko guduleku izan zen XV. mendean. Cisneros kardinalak suntsiarazi zuen bertako gaztelua XVI. mendearen hasieran.