Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eslavoi

iz. Eslaviarrek liturgia kristau ortodoxoan erabili zuten hizkuntza, eslaviera zaharra ere deitua. Herri eslaviarren hizkuntza komuna zen. Historiaren arian, bere eslavoi berezia egituratu zuen herri bakoitzak hizkuntza idatzi gisa (eslavoi errusiarra, eslavoi ukrainarra, eslavoi bulgariarra, eslavoi serbiarra, etab). Eslavoia herri eslaviarren hizkuntza idatziaren oinarria da, tokian tokiko aho hizkuntzarekin batera, eta bi molde horien arteko bateratzetik sortu dira herri eslaviarretako literatura hizkuntzak