Esla
Espainiako erdialdeko ibaia, Gaztela-Leonen (280 km). Duero ibaiaren adarrik garrantzitsuena da. Kantauri aldeko mendietan du iturburua (Peña Prieta, Riaño) eta Leongo eta Zamorako probintzietatik igaro ondoren Duero ibaiarekin egiten du bat Ricobayo izeneko urtegian. Ibaiadarrak: Porma, Bermesga, Orbigo eta Cea.