Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erzurum

edo Erzerum. Armeniako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Turkiako estatuaren barnean, Eufrates ibaitik hurbil eta 1.950 metroko goratasunean. Turkiako Siberia izenaz ere ezaguna da, hain baitira hotzak hango neguak. 190.241 biztanle (1980). Azienda azoka. Eskulangintza, azukre findegiak eta ehungintza.  v  Historia. Bizantziarrek beretu ondoren (Teodosipolis izena izan zuen bizantziarren garaian), armeniarren esku geratu zen 978. urtean eta seljukidek hartu zuten 1071. urtean. XIII. mendean mongoliarrek hartu zuten eta 1515. urtean otomanoek beretu zuten, persiarren mende egon ondoren. 1919ean turkiarren lehen kongresu nazionaleko egoitza izan bazen ere, turkiarren zapalkuntza basatia jasan zuen Erzurum-eko hiriak, haien mende geratu ziren armeniar herri guztiek bezala.  v  Turkiako ekialdeko probintzia (Ekialdeko Anatolia). 11.413 km2 eta 801.809 biztanle (1980). Hiriburua: Erzurum. Laboreak, azukre erremolatxa eta barazkiak.