Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erzberger, Matthias

Alemaniar politikaria (Buttenhausen, Wutemberg, 1875 - Griesbach, Bade, 1921). Reichstag-en zentro-katoliko alderdiko diputatua izan zen 1903. urteaz geroztik; bakearen alde eta anexioaren aurka zegoen. 1918. urtean Alemaniako ordezkari zela, armistizioa izenpetu zuen Compiegnen. Weimarren agintaldian Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Saldukeriaz salaturik bere dimisioa eman behar izan zuen. Versailleseko Hitzarmenaren aldekoa zen; ultranazionalistek hil zuten 1921. urtean.