Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esa

Nafarroako ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Yesa du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Urraul-Goiti, ekialdean Aragoi, mendebalean Ledea, eta hegoaldean Xabier. Goratasuna 492 m. 22,44 km2. 1998ko datuen arabera, 255 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (esarrak). Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Aragoi ibaia igarotzen da bertatik. Udalerriaren eremuetan izen bereko urtegia dago. Herriko langile gehienek zerbitzuen alorrean egiten dute lan. Esa udalerriaren eremuetan dago Leireko Monasterio beneditarra. Urtegi handi bat ere bada.