Errumelia
(Turkieraz, Rum Ili «erromatarren herria»). Otomanoek XIV. mendean Bizantzioko Inperio erromatarrari hartu zizkieten Traziako eta Mazedoniako probintziei eman zieten izena. v Ekialdeko Errumelia. Berlingo Itunaren arabera (1878), Turkiaren mendeko printzerri autonomo izendatu zuten Ekialdeko Errumelia (Balkanetako mendien hegoaldean). Biztanle gehienak bulgariarrak ziren eta 1885ean Bulgariaren barruan sartu zen.