erregai
iz. Errekina. || izond. Erre daitekeena. v Beroa edota energia lortzeko erabiltzen den edozein gai karbonodunez eta oxigenoarekin nahastean erretzen diren gaiez esaten da batez ere. Era askotakoak izan daitezke: solidoak (egurra, ikatza), isurkariak (petrolioa eta beronetik eratorritakoak), gasak (metanoa, hidrogenoa), nuklearrak, sintetikoak, fosilak eta abar. v Erreagai fosilak. Hondakin organikoak eraldatzean eratzen diren gai natural solidoak (ikatzak), isurkariak (petrolioak) eta gasak (gas naturala). Erregai fosilak dira gaur egungo energia iturri nagusia. v Erregai isurkariak. Petrolio gordinaren destilaziotik eta hondakinetatik lortutako gaiak. Solidoak baino arinagoak eta erabilterrezagoak, eta bero ahalmen handiagoa dutenez gero, haiek baino hedatuagoak daude gaur egun, bai industrian zein etxeetako berogailuetan.