erradiometro
iz. Fis. Irrada baten energia neurtzeko erabiltzen den tresna. Mota horretako lehen tresna Crookes-ek egin zuen argi irraden energia neurtzeko. Bonbilaren antzekoa da, barruan gurpiltxo bat du lau hegal dituena, alde batera beltzak dira eta bestera zuriak. Alde beltzek zuriek baino irrada kopuru handiagoa hartzen dute, eta horrenbestez gehiago berotzen dira eta beren kontra jotzen duten gas molekulak abiada handiaz jaurtitzen ditu, eta era horretara hegalak mugiarazten. Gaur egun bestelako tresnak erabiltzen dira lan horretarako.