Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erradiolario

izond. Zool. Protoplasma mintz batez zatituta duten izen bereko motako itsas protozooez esaten da. Mintzaren barrualdeko zatian nukleo bat edo bat baino gehiago izaten dituzte mota horretako animaliek; kanpoaldekoan, berriz, isurkariz betetako bakuoloak izaten dituzte. Mintzean dauden zulotxoek elkartzen dituzte bi zati horiek. Hezurdura silizezko kristal txikiz osatuta dute gehienek; kristal horiek sare itxurako mintzez daude lotuta. Kanpoaldeko zatitik beso luze fin batzuk irteten diete, elikagai dituzten animaliei heltzeko. Itsaso epeletan bizi dira batez ere, hondoan edo azalean.