erradiokimika
iz. Fis. eta Kim. Erradioaktibitatearekin zerikusia duten gertari kimikoen azterketa. v Kimikako hainbat arazo gainditzeko isotopo erradioaktiboak erabiltzean sortu zen erradiokimika. Oso lotura estua du zientziako beste alor batzuekin: kimika nuklearrarekin eta irraden azterketekin, adibidez.